Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kalisto IIa (Guy de Bourgogne)

160. Aita Santua 1119-1124 bitarteko urteetan (1060 - 1124 inguruan). 1088az gero Vienneko artzapezpikua izan zen. Clunyn aukeratu zuten Aita Santu eta Henrike V.aren aldekoek hautatutako Gregorio VIII.a antipapari aurre egin behar izan zion. Akordio batera heldu zen enperadorearekin, enperadore izendapenaren auziari irtenbidea emateko (Worms-ko konkordatoa, 1112). 1123ko martxoan Letrango lehen kontzilioa bildu zuen.