Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kalistene Olintokoa

(Gr. Kallisthenes). Antzinako Greziako historialaria (Olinto, K.a. 360 - K.a. 327). Aristotelesen iloba zen; Alexandro Handiaren hezkuntza berbera izan zuen. Aristotelesek hala gomendaturik, Alexandro Handiak Asiako espedizioan historialari gisa eraman zuen. Sortaldeko ohiturez gehiegitxo zaletzen ari zela salatu zion Alexandrori, eta hark horregatik preso sarturik, preso hil zen. Greziaren historia idatzi zuen, Antalzidasko baketik hasi (386) eta Foziako gerraraino (355); horrez gainera, Foziako gerraren historia, Alexandroren Asiako espedizioaren kronika, eta beste hainbat lan idatzi zituen. Guztiak galdu dira.