Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kalisky, René

Belgikar idazlea (Brusela, 1936 - 1981). Gurasoak juduak zituen, eta Poloniatik Belgikara alde egin behar izan zuten. Oso ume zelarik, naziek aita hartu eta Auschwitzera eraman zuten. Gertaera horrek markatu zuen idazle honen ibilbidea. Bere idatzietan estilo dramatikoa erabili zuen. Lan aipagarrienen artean ditu: Skandalon (1970), Jim ausarta (1972), Pasioa, Pier Paolo Pasolini-ren arabera (1978) eta Falsch. Gai historikoak ere jorratu zituen eta mundu arabiarrari buruzko bi lan idatzi zituen: Sionismoa eta sakabanaketa eta Erresuma ezinezkoa (1979).