Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kaietano Tienekoa, santua

Italiar elizgizona, teatinotarren ordenaren sortzailea eta Elizaren Erreforma Katolikoaren eragile handia (Vicenza, 1480 - Napoli, 1547). Paduan egin zituen zuzenbide zibileko eta erlijiozkoko ikasketak. Julio II.a Aita Santuaren kurian lan egin zuen. Oratorioko ordenan sartu zen. 1522an etsimena emandako gaixoentzako erietxe bat sortu zuen Venezian, eta Oratorioko ordenaren adar berri bat antolatu zuen era horretako erietxetan lan egiteko. 1671n santu kanonizatu zuen Eliza Katolikoak.