Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kaifu, Toshiki

Japoniar politikaria (Nagoya, 1932). Alderdi Liberal Demokratikoaren (PLD) aholkulari legegile izendatu zuten 1954an. 1960ko hauteskundeetan diputatu aukeratu zuten, eta birritan izan zen Hezkuntza saileko buru. 1989an Sosukek kargua utzi zuenean (geisha batekin maitasun harremanak izan zituelako susmopean), eta Takako Doi andrearen talde sozialista Senatuan gailendu zela ikusita, Kaifuk alderdiaren buruzagitza hartu zuen bere gain. 1990eko hauteskundeetan, liberalek gehiengoa lortu zuten eta Kaifu Lehen Ministro izendatu zuten. 1991n kargua utzi zuen.