Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Juvara, Filippo

Italiar arkitekto barrokoa (Messina, 1676 - Madril, 1735). Erroman arkitekturako ikasketak egin ondoren erregeren arkitekto izendatu zuen Savoiako Victorio Amedeo II.ak eta Turingo hirira joan ziren biak. Hiri honetan egin zituen Juvarak lan goraipagarrienak: Supergako basilika (1715), Madama jauregiko aurrealdea (1718), Erregeren jauregiaren zabalpen eta berrikuntzak (1720-1721) eta Stupunigi etxeko ehiza kasinoa (egilearen maisu lana, 1729-1734). Espainiara joan zen 1735. urtean Filipe V.ak deiturik eta La Granjan lan egin zuen. Hark egina da, orobat Madrilgo errege jauregiaren diseinua.