Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Juvaini, Ala al-Din Ata Malek

Persiar historialaria (1225 - 1283). Persian 1220-1336 urteetan nagusi izan zen mongoliar dinastiaren babesa izan zuen, eta Bagdadeko gobernaria izan zen. Gengis-Kanen eta haren ondorengoen eginak kontatu zituen, Tarikh-i jehangusha (1260, Munduaren konkistatzailearen historia) liburuan. Estilo artifiziala bada ere, historiako lekukotasun oso zehatzak ematen ditu Juvainiren obrak.