Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Juste

Italiar jatorriko eskultore familia frantsesa.  v  Antoine Juste. (Corbignano, Settignanotik hurbil, 1479 - Tours, 1519). Frantziara joan zen bizitzera 1504. urtean bere anaia Jean eta Andrerekin batera. Thomas James apezpikuaren hilobia egin zuen Dolde-Bretagneko katedralean (1507), Amboisko kardinalaren erretratua eta hamabi apostuluak Gaillongo gazteluan.  v  Jean I.a. Juste. (San Martino, Florentzia, 1485 - Tours, 1549). Familiako eskultore ospetsuena. Luis XII.aren hilobia eta Bretainako Anarena (Saint-Denisko basilikan) bukatu zituen anaia hil ondoren. Artus Gouffier-en eta Philippe de Montmorency-ren hilobiak ere egin zituen 1532-1539 urteetan.  v  Juste de Juste. (Tours, 1505 - Tours, 1559). Antoineren semea, aitarekin eta osaba Jean I.arekin lan egin zuen Luis XII.aren hilobian.