Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jussieu, Antoine Laurent de

Frantses ikerlaria (Lyon, 1748 - Paris, 1836). Antoine de Jussieu-ren iloba zen. Erregearen lorategiko irakaslea eta Parisko Botanikako Museoko zuzendaria izan zen. Landareak sailkatzeko metodo bat aurkeztu zuen (Genera plantarum secundum ordines naturales disposita, 1788). Haren seme Adrianek (Paris, 1797 - Paris, 1853) Cours élementaire de botanique liburua (1842-1844) idatzi zuen, hizkuntza askotara itzuli zena.