Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jussieu, Antoine de

Frantses ikerlaria (Lyon, 1686 - Paris, 1758). Medikua zen, eta erregearen lorategiko zaindari nagusia izan zen. Botanikari buruzko lan bat idatzi zuen: Traité des vertus des plantes (Landareen tasunei buruzko tratatua). Halaber, lan interesgarriak egin zituzten botanikaren alorrean Bernard eta Joseph bere anaiek.