Itun Zaharreko izen bereko liburuaren protagonista, Manasesen alarguntsa. Holofernes-en ostea Betuliara joan zen hiri hori menderatzeko asmoz. Hori galarazteko, apaindu eta Holofernes-engana joan zen Judith. Buruzagia liluratuta utzi zuen eta berarekin zegoela, burua moztu zion Judithek.