Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

jolas

iz. Atsegin edo atseden hartzeko edozein olgeta, joko edo kirol. || Jolasean (ibili, ari izan…). Jolastu. || Jolas egin. Jolasean jardun. || Jolas(-)ordu. Jolas orduetan. || Jolas(-)parke. Haurrak jolas parkera eraman ditu.  v  Zool. Kanpoko eragilerik ez duen animalien jokaera, edo eragilerik baldin badu, ohiko jokaeraren arauak erabat betetzen ez dituena. Ugaztunen eta txorien jolasa aztertu da, batez ere, eta askotan jolas horiek ehizarako trebetasuna lortzeko saioak izaten dira. Katua pilota batekin jolasean dabilenean, adibidez, harrapakinaren gainean jauzi egiteko egin behar dituen mugimendu berak egiten ditu.