Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jolas, Betsy

Frantses musikagilea (Paris, 1926). Lehen musika ikasketak (harmonia, kontrapuntua, organoa eta pianoa) Estatu Batuetan egin zituen. Horren ondoren, Parisera itzuli zen. Bertako kontserbatorioan musikako lizentzia bukatu zuen, eta han hasi zen lanean Milhaud eta Messiaenekin. Orduan hasi zen gaurko musika gertuagotik ezagutzen. Bere musika lanetan ahotsaren balioa ikertzen du, ahotsa musika tresna balitz bezala hartuz. Zeregin horretan hainbat lan konposatu ditu: L’Œil égaré (1961), Quatuor II (1964), Sonate à 12 (1971, hamabi ahots bakarlaritarako), Ballade (1980). Baina musika tresnak ahots balira bezala hartzen dituen lanak ere baditu: D’un opéra de poupée (1982). Hainbat opera lan konposatu ditu, hala nola Le Cyclope (1986).