Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Johnson, Ben

Korrikalari jamaikarra (Falmouth 1961). Kanadar herritartu zen 1976. urtean. Emaitzarik onenak 60 eta 100 metrotako korrikaldietan lortu zituen; hala, 1987. urtean Erroman jokatu zen munduko txapelketan munduko markarik onena zena hobetu zuen, 9 segundo eta 3 dezimetan egin baitzuen 100 metrotako saioa. 1988. urtean Seulen jokatu ziren Olinpiar jokoetan aldiz, 9 segundo eta 79 dezimetako marka harrigarriaz urrezko domina lortu zuen arren, doping-a zela eta marka eta domina kendu eta bi urterako zigortu zuen nazioarteko federakuntzak. 1993. urtean beste doping kasu batengatik betirako zigorra ezarri zioten.