Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

John, Elton

Britainiar kantari, musikagile eta piano-jotzailea (Londres, 1947). Hamazazpi urte zituela Bluesology izeneko taldean sartu zen. 1970-1980 urteetan ospe handia izan zuen bere kantuengatik eta emanaldi ikusgarriengatik. Kantu aipagarriak ditu, besteak beste: Benny and the Jets eta Rocket Man. Plazaratu dituen disko ezagunenak: Tumbleweed connention (1970), Madman across the water (1971), Smiling face (1973), Captain fantastic (1975), Blue moves (1976), A single man (1978), Too low for zero (1983), Ice on fire (1985), eta Leather jackets (1986).