Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Johansen, Hanna

Suitzar idazlea, jatorriz alemaniarra (Bremen, 1939). Alemaniar literatura ikasi zuen eta 1967an, bera bezala idazle zen Adolf Muschg suitzarrarekin ezkondu eta Suitzara joan zen bizitzera. Bere sentimenduak islatzen ditu, gehienetan emakumeak izan ohi diren bere nobeletako pertsonaietan. Pertsonaia horiek arraro sentitzen dira eta ez daude oso ados munduan nagusi den ikuspegiarekin, baina jarrera fidakorra dute hala ere, eta horrek ahul eta babesgabe egiten ditu. Haurrentzat ere liburu asko idatzi ditu Hanna Johansenek. Bere nobelarik ezaguneneak Trocadero (1980), Die Analphabetin (1982, Emakume eskolagabea), Wunsch, sich wohlzufühlen (1985, Ongi sentitu nahia).