Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jiménez Bascardo, Francisco

Nafar eskultorea, Diego Jiménezen semea (Cabredo, 1651 - Cabredo, 1713). Arabako Errioxan lan egin zuen, batez ere, eta haren aitak baino lan errealistagoak ondu zituen. Obra nagusiak: haren aitak Lapueblako Jasokunde elizarentzat hasi baitzituen erretaula-lan batzuk, haietan jardun zuen 1664. urtean; Ekorako erretaulako eskulturak (1676); Lezako elizako Kristo Sainduaren irudia (1678); Bilarko Jasokunde elizako erretaulako irudiak (1678-1681); Bernedoko erretaula nagusia (1684), Kanpezuko elizako irudiak (1692-1698); Bernedoko elizako alboko erretaula eta Ama Birjinaren irudia (1693); Guardiako erretaula nagusiko irudiak (1694); Gasteizko San Pedro elizako erretaula nagusiko irudiak; XVII. mendearen bukaeran eta Buxandako elizako irudiak (1703). Harenak dira, halaber, Trebiñuko Konderriko herri batzuetako elizetako irudiak.