Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jien

Japoniako fraide budista, historialari eta poeta (Kioto, 1155 - Omi, Kiototik hurbil, 1225). Familia aberats eta ahaltsu batean sortu zen eta gazte zelarik sartu zen Tendai sekta budistaren monasterio batean. Historia lanak egin zituen batez ere eta Japoniako lehen historialari handitzat hartua da. Bere lehen lan handian, Gukansho titulupekoan, (1220 inguruan idatzia, Bufoiaren oharrak) Japoniako historiako zenbait alderdi aztertu nahi izan zituen: erlijioaren eta Japoniako zibilizazioaren gainbehera gisa ikusi zuen feudalismoa eta gizarte feudalean aldaketak beharrezkoak zirela adierazi zuen. Bestalde, xogun edo buruzagi militarrek aginpidea eskuratzearen aldeko izan zen Jien.