Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

jibaro

iz. Hego Ameriketako leinu borrokazale bateko kidea. Ekuadorren eta Peruko Amazonia aldean bizi dira, Pastaza, Morona eta Santiago ibaien inguruetan. Herri nekazaria da nagusiki; abereak hazten dituzte, eta arrantza ere egiten da. Emakumeen lana nekazaritza da eta gizonena berriz ehiza. Espainiarrek menderatu zituzten baina matxinatu eta askatasuna lortu zuten 1599an. Borrokan trebeak dira oso. Etsairen bat hiltzen zutenean haren arimak ez ziezaien gaitzik ekar, burua moztu, buruko hezurrak kendu, egosi, harri berotuz azala leundu, ukabilaren tamaina hartzeraino txikituz momifikatu eta buru horiek garaipen agiri gisa (tsantsa) gordetzen zituzten, orain dela gutxi arte. 20.000 bat lagunek osatzen dute leinua, emakumeek batez ere, gizonezko asko borrokan hiltzen baitira.