Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jenson, Nicolas

Frantses inprimatzailea eta grabatzailea (Xanpaina, 1420 - Erroma, 1480). Frantziako Karlos VII.ak Alemaniako Mainz hirira bidali zuen inprimatzeko artea ikas zezan. Gutenbergekin ikasi zuen Mainzen, eta Veneziara joan zen geroago. Han inprimeria bat jarri zuen 1470ean eta han inprimatu zuen bere lehen liburua. Eskuizkribuaren grafia imitatu eta inprimatzeko tipo berezi bat sortu zuen Jensonek.