Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jensen, Johannes Vilhelm

Daniar idazlea (Himmerland, 1873 - Kopenhage, 1950). Medikuntza ikasketak egin zituen Kopenhagen. Hinmerlandsfolk ipuin bilduma idatzi zuen, bere jaioterrian eta hango biztanleen bizimoduan oinarrituta. Ameriketara egindako bidaietan oinarritu zen Madame d’Ora (1904) idazteko, eta ekialdera egindakoetan Der lange Rjese (1908-1922, Bidaia luzea) lanean. Historia gaietako eleberriak ere idatzi zituen (Kongens Fald; 1901, Erregearen gainbehera) besteak beste. Darwinen teoriaren alde agertu zen eta kristautasunaren aurka. Mitoak asmatu zituen eta bizitzari eta arteari buruz zituen ideiak agertu zituen haien bidez.  v  Literaturako Nobel saria jaso zuen 1944an.