Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iturzaeta Agirre Franzisko

Gipuzkoar bertsolaria (Azpeitia, 1872 - Azpeitia, 1948). Bat-batean eta, batez ere, bertso jarrietan aritu zen, idazten ez zekien baina. Ezagunak dira Iturzaetak hango eta hemengo mixioei jarritako bertsoak. Antonio Zavalak 1969an Iturzaeta bertsolaria izeneko liburuan jaso zituen ezagutzen diren haren bertsoak.