Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iturriza Zabala, Juan Ramon

Bizkaiko historialaria (Berriz, 1741 - Munitibar, 1812). Mexikora jo zuen 1760. urtean bere osaba batekin lan egitera. Han zegoela Lucero espiritual liburu mistikoa eman zuen argitara. Bizkaira itzuli zen osaba hildakoan (1769). Bost urte geroago Manual del cristiano erlijio obra argitaratu zuen Iruñean. Artxiboak, partikularrak eta pribatuak, ordenatze lanetan hasi zen 1777an eta ordutik aurrera Bizkaiko artxibategi edo liburutegi gehienetan egin zuen lan. Hamabi liburuz hornituriko Antigüedades de Vizcaya bilduma osatu zuen baina horietatik sei baizik ez dira kontserbatu. Bilduma horretatik sortuko zen bere Historia General de Vizcaya, 1788. urtean Gernikako Juntetxeari aurkeztua, baina obra ez zen XIX. mendearen bukaera arte eman argitara. Beste obra zenbait: Resumen de la Historia vizcaína, Relación de los ríos de Vizcaya y Descripción de la Costa eta Epítome historial y descripción de las Nobles Encartaciones del Señorío de Vizcaya.