Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iturrioz Telleria, Fermin

Gipuzkoar idazlea eta pedagogoa (Ordizia, 1897 - Pasai-Donibane, 1952). Apaiza zen. Txomin Ikasle haurrei euskaraz irakurtzen irakasteko ikasbidea eman zuen argitara 1931. urtean. Eusko Ikaskuntzako kidea zen eta erakunde horretako agerkarietan plazaratu zituen artikulu gehienak. Lutelestia, oinarrizko eskolako ikasleei zuzendutako geografia liburua eman zuen argitara Donostian, 1932. urtean.