Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iturbide, Graciela

Mexikar argazkilaria (1942). Bere herriko herri indigenei buruz egin dituen lanengatik egin da nazioartean ezaguna. Zinema ikasketak egin zituen eta Manuel Álvarez Bravoren laguntzaile izan zen gero. 1974tik aurrera argazkilaritza izan zuen zeregin nagusia, eta lan zabalak egin zituen Mexikoko indigenei buruz, emakumeari toki garrantzitsua emanez betiere. Argazkilari honek bere irudietan eskaintzen duen gizartearen ikuspegia errealismo magikoz kutsatuta dago. Egin dituen libururen artean nabarmentzekoak dira: Los que viven en la arena (1981, Hondarretan bizi direnak) eta Juchitán de las mujeres (1989, Emakumeen Juchitán). Erakusketa ugaritan parte hartu du, besteak beste, Arléseko Jaialdian (1979) eta Madrilgo Gaurko Artearen museoan (1982).