Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iturbe Balda, Martin

Gipuzkoar idazlea (Ikaztegieta, 1932). Apaiza. Alegian 12 urtez erretore egon ondoren, Hondarribian bizi da gaur egun. Harenak dira Xomorroen mundua (A. Jeannin-en liburutik itzulia), Bizitzako urratsetan eta Asekaitz, 1973an eta 1974an Irun Hiria saria jaso zuten olerki bildumak.