Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iturgaiz Angulo, Carlos

Bizkaitar politikaria (Santurtzi, 1965). Alderdi Popularreko kidea da. Musika irakaslea da ogibidez. Euskadiko Alderdi Popularraren barruan, 1990ean izan zuen lehenengo ardura, Nuevas Generaciones alderdiaren gazte erakundearen Bizkaiko idazkari izendatu zutenean. 1991tik 1995era zinegotzi izan zen Bilboko udalean, eta 1994tik 2004ra eusko legebiltzarkidea. 1993an Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusi izendatu zuten, eta 1996an lehendakari. 2004 arte eutsi zion karguari. Urte horietan Alderdi Popularraren Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigaia izan zen hainbat aldiz. 2004. urteaz geroztik eurodiputatua da.