Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iturbe Abasolo, Txomin

ETA erakundeko buruzagia (Arrasate, 1943 - Aljeria, 1987). 1968. urtean babestu zen Ipar Euskal Herrian, polizia frankistatik ihesi, eta ETA militarreko buruzagia izan zen 1977. urtetik aurrera. Askotan atxilotu zuen polizia frantsesak, Ipar Euskal Herritik departamendu urrun batera eramateko. Bere aurkako atentatu batzuk izan zituen Ipar Euskal Herrian eta Aljeriara eraman zuen polizia frantsesak 1986an atxilo hartu ondoren. 1987ko martxoaren 1ean hil zen Aljerian auto istripu batean.