Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

isotopo

iz. Kim. Beste kimika gai batek duen elektroi eta protoi kopuru bera duena. Isotopoak, beraz, atomo zenbaki bera dutenez, toki berean kokatzen dira elementuen taulan, baina, neutroi kopuru desberdina dutenez, atomo masa desberdinekoak dira.  v  Isotopo egonkorra. Erradioaktibitateak desintegratzen ez duen isotopoa.  v  Isotopo erradioaktiboa. Partikula-azeleratzaile (ziklotroi) batean bonbardatua izan ondoren, alfa, beta edo gamma izpiak berez jaurtitzen dituen isotopoa. ik. erradioaktibitate. Isotopo erradioaktiboak biokimika eta fisiologia ikerketetan, medikuntzako zenbait tratamentutan (ik. isotopoterapia) eta industrian erabiltzen dira.