Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iraola Garmendia, Rufino

Gipuzkoar idazle eta bertsozalea (Zaldibia, 1945). Bere ibilbide literarioa 1994an hasi zen, Irun Hiria ipuin lehiaketa irabazi zuen Dena dago zatitxo baten baitan liburuarekin. 2001ean Hire magalean argitaratu zuen. Bertan senar-emaztegai izandako fraide baten eta moja baten arteko harremana kontatzen da haiek elkarri idatzitako gutunen bidez. Bertsolaritzan aditua da, eta bertsoak idatzi ez ezik, bertsoei buruzko iruzkinak ere egiten ditu. Bertso idazle gisa sari asko irabazitakoa da, eta hainbat egunkari eta aldizkaritan argitaratzen ditu bertsoei buruzko bere iruzkinak. Gainera, epaimahaikide izan da bertsolari txapelketa eta lehiaketa askotan. Bereak dira Artxanberriren ziriak, Patxi Errotaren ugaritasuna, Jainkoaren ateraldiak (1999) eta Ñañarriri begira (2003) bertsolaritzako liburuak, Zaldiarangoak (2000) kontakizun liburua, Biziaren bisutsak (2000) artikulu-bilduma, eta Abaraska (2000) aforismo liburua.