Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iraola Zabalo, Basilio

(«Mototxo»). Gipuzkoako idazlea (Anoeta, 1908 - Irun, 1986). Apaiz pasionista zen. Argia eta Redención agerkarietan aurki daitezke haren lan aipagarrienak. Gerraren ondorioz urte askotan ibili zen atzerrian. Santa Gemaren bizitzari buruzko liburu bat idatzi zuen (1960, Elurra ta sua, edo Santa Jema´ren bizitza). Beste liburu batzuk: Eder-ederra… zera, Maria (1951), Lourdes’ko Ama’ren Bederatziurrena, Pelitzisimo Deuna’ren Bederatziurrena, Gabirel eta Jema Deunen Bederatziurrena.