Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Insausti Urkirizar, Jesus

(«Uzturre») Gipuzkoar politikari eta idazlea (Tolosa, 1912). EAJ alderdiko kide egin zen 1930. urtean, eta ELA-STVkoa ondoren. El Día egunkariko kazetaria izan zen Tolosan. Eusko Jaularitzaren Aldizkari Ofizialeko itzultzailea izan zen gerra garaian eta Santoñan preso hartu zuten Eusko Gudarostearekin batera. 1941. urtean irten zen aske baina berriro atxilotu zuten handik bost urtera frankismoaren aurkako informazio sarean ziharduelako eta heriotz zigorra eman zioten. 1951. urtean ihes egin eta Frantzian eta Belgikan bizi izan zen luzaroan. 1980. urtean itzuli zen Euskal Herrira eta Eusko Alderdi Jeltzaleko Euskadi Buru Batzarreko kide izendatu zuten. Aipatu erakundeko lehendakari hautatu zuten 1985. urtean.