Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

inprobisazio

iz. Mus. Une-uneko asmamenari zor zaion interpretazioa, musika lanen paperetatik askea. Garrantzi handiko elementua izan da mendeetan zehar, musika lan guztien oinarrian baitago. Herri kantuan sormen indibidual edo kolektiboaren alderdi funtsezkoa da. Jazz-ean bakarlarien inprobisazioak berebiziko garrantzia du, musika estilo horren oinarri nagusia baita aurrez asmatzerik ez dagoen molde eta itzulien erabilera eta bilakaera. Inprobisazioak bere legeak ditu halere, eta aski arautuak egon ohi dira estilo bakoitzean, aldaezinak ez badira ere.