Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

inperio

iz. Estatu batek bere nagusigoa beste herrietan hedatzen duen politika antolaketa; antolaketa hori duten lurraldeen multzoa, enperadore bat duena buru.  v  Inperio estiloa. Dekorazio estiloa, antzinate klasikoko eta Egiptoko apaingarrietan oinarritzen dena. Estilo honen aurreneko adierazpideak Frantziako Luis XVI.aren erregealdian agertu ziren; hala ere, Napoleonen kanpainen ondoren, Italia eta Egiptotik ekarri ziren apaingarrien eraginez finkatu zen estiloa. Inperio estiloa jantzietan eta altzarietan agertu zen batik bat.