Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

inperatibo

ik. agintera.  v  Inperatibo kategorikoa. Fil. XVIII. mendeko Kant filosofo alemaniarraren etikaren arabera, guztientzat ezinbestekoa den moralaren araua, bere balioa geroagoko arrazoi edo helmugan ez datzana. Kant-entzat inperatibo kategoriko bakarra dago eta formula hau da: “Zure jokabideak lege unibertsala izateko balioko balu bezala joka ezazu”. Adierazpen formala eta logiko hutsa da, eta jokabidearen arrazoizkotasuna azpimarratzen du moraltasuna bera baino gehiago. Moraltasuna beste formula honetan biltzen du: “Har ezazu gizartea, bai zeure burua denean eta baita ere beste norbaitena denean, helburutzat beti, inoiz ez bitartekotzat”.