Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

inpala

iz. Zool. Bobidoen familiako hausnarkaria, hanka luze meheak dituena,1,70 m inguru luzea eta 95 bat cm garaia (Aepyceros melanpos). Oso gorputz liraineko animalia da. Adarrak arrak bakarrik ditu, luze eraztundunak, eta lira musika tresnaren irudira antolatuak. Ilea horixka izaten du aurrealdean, hori iluna erdiko eta atzeko aldean, eta zuria azpian. Ipurmasail bakoitzean eta isatsean ile zerrenda beltz bana du goitik behera. 10 m luzeko jauziak egin ditzake. Afrikako hego-ekialdeko basoetan bizi da eta belarra eta hostoa jaten du.