Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

immanentismo

iz. Fil. Mundu erreala adimenean dagoela aldezten duen filosofia dotrina. XIX. mendean sortu zen, eta immanentismo edo immanentzia izena hartu zuen. Kant filosofoak erabili zuen lehenengo aldiz hitza. Kantentzat “immanentea” esperientzia bidez ezagutzen dena da, enpirikoa ez dena. Alemanian Kanten ondorengo immanentismo mota bat sortu zen errealitatea eta konzientzia lotzen zituena, alegia ni-aren eta objektuen arteko batasuna proposatzen zuena. Horientzat “immanentea” ez da esperientziaren gertaera, kontzientzia bakoitzean gertatzen den egoera baizik.  v  Teol. Jainkoa gizonaren baitan sortzen den izatea dela dioen erlijio dotrina. Immanentismoaren arabera erlijiozko sentipena gizonaren adimenean sortua da, eta horren ondorioz Jainkoaren naturaz gaindiko izaera ezeztatzen du.