Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Indre-et-Loire

Frantziaren erdialdeko departamendua. Hiriburua, Tours. 6.127km2 eta 506.097 biztanle. Loira eta Indre ibaiek elkar gurutzatzen dute bertan. Mahatsondoa eta laboreak lantzen dira batez ere. Industriak: ardoa, zeramika eta kimika. Loira ibaiaren ertzetan gaztelu asko da, turismoa erakartzen dutenak (Chambord, Chinon,…).