Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Indotxina

Asiako ipar-ekialdeko penintsula. Bengalako golkoaren eta Txinaren hegoaldearen artean dago. Malaka-ko itsasarteak bereizten du Insulindiatik. Ibai nagusiak: Irawadi, Saluen eta Mekong. Klima montzonikoa du lurralderik gehienak; iparraldean, berriz, ekuatoriala da. Erlijio nagusia budista da. Politikoki Indotxina-ren barruan Birmania, Thailandia, Laos, Kamputxea, Vietman eta Malaysia daude. Bost etnia talde nagusi daude Indotxinan: birmaniarrak, siameseak, khmer-ak, laosiarrak eta vietnamdarrak. I. mendetik X. mendea arte Txinaren mende egon zen. Indotxinara iritsi ziren lehen europarrak portugaldarrak izan ziren (1508).