Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Indotxina, Frantziakoa

1888. urtetik aurrera Indotxinako kolonia frantsesei eman zitzaien izena. Kotxintxina, Kanbodia, Annam, Tonkin eta Laos ziren Frantziako Indotxina osatzen zuten koloniak. Bigarren Mundu Gerran (1941) japoniarrek menderatu zuten frantsesen lurraldea. Haiek alde egin zutenean, burujabetzaren aldeko gerrek 1950 arte iraun zuten. Urte horretan Indotxinako Federazioa eratu zen, Vietnam, Laos eta Kanbodia elkarturik.  v  Indotxinako guerra. 1946-1954 bitartean Frantziaren eta Vietminhen artean gertatu zen gerra. Bigarren Mundu Gerran, japoniarrak Frantziako Indotxinan sartu ziren (1941). Ho Chi Minek, Indotxinako alderdi komunistaren buruzagiak, Vietminh alderdia sortu zuen, kanpoko gudarosteei aurre egiteko eta independenzia lortzeko. Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren, Vietminhek hartu zuen aginpidea eta Vietnamgo errepublika sortu zuen. Frantziak bere aldetik ez zuen bere inperio koloniala galdu nahi eta L’Union française (Frantziako elkartasuna) eratu zuen, horrela beste izen batez koloniak mantentzeko. Frantses gobernuak lurralde horri erreinu independente modura eutsi nahi zion, baina Frantziako elkartasunaren barruan. 1948 urtean frantses armada berriro Indotxinan sartu zen, Haiphong hiria bonbardatu ondoren (1948). Vietminhen barruan komunistak, burgesak eta abertzaleak elkartu ziren, fronte bakar eta indartsu batean Frantziaren kontra. Vietminh-go armadak, Giap jeneralak zuzenduta, Cao Bang-ko gudua irabazi zuen (1950), baina gero frantsesek kontraeraso batez lurralde osoa berriro menderatu zuten. Azkenean Giap jeneralak Diên Biên Phu- v  inguratu zituen frantsesak, eta Frantziako gudarostea errenditu egin zen (1954). Genebako bake itunean, Indotxina bi estatuetan banatua gelditu zen: Vietnamgo errepublika demokratikoa iparraldean eta Vietnamgo errepublika hegoaldean.