Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

indoeuropar

iz. eta izlag. Ia Europa osoan eta Asiako hainbat lurraldetan hedatu ziren eta familia bereko hizkuntzez mintzatzen diren herrietakoa; herri horietako kidea. || Indoeuropar hizkuntzak. Europako lurralde gehienetan eta Asiako hego-mendebalean eta hegoaldean erabiltzen direnak.  v  Indoeuropar hizkuntzak. Hizkl. Europako lurralde gehienetan, europarrak bizi diren beste lurraldeetan, eta Asiako hego-mendebalean eta hegoaldean hitz egiten diren hizkuntzak. Antza denez, hizkuntza horiek Itsaso Beltzaren iparraldeko hizkuntza indoeuroparretik sortu ziren, eta hango leinuak lurralde batetik bestera joatean Europan eta Asian zehar barreiatu ziren. Indoeuropar hizkuntzen adar nagusiak dira: anatoliera (hitita da ezagunena); hizkuntza indoirandarrak (sanskritoa, abestana, eta gaurko persiera eta hindia); grekoa; italikoa (latina eta gaurko erromantzeak: frantsesa, italiera, gaztelania, etab.); germanikoa (gotikoa, gaurko ingelesa, alemana, holandera, Eskandinaviako hizkuntzak, etab.); armeniera; zelta (irlandera, galesa, bretainiera, etab.); tokarioa zena; baltikoa (prusiera zaharra, eta gaurko latviera, lituaniera, eta eslaviar hizkuntzak (eslaviera zaharra, errusiera, txekiera, serbo-kroaziera, etab.).