Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

indipiku

iz. Bot. Kaktazeoen familiako landare iraunkor adartsua, 5 m inguru luzea (Opuntia ficus-indica). Kaktusak bezalako adar mamitsu arantzadunak ditu, 20-50 cm luzeak eta 10-20 cm zabalak, hostoak aldiz oso txikiak eta gutxi irauten dutenak eta loreak hori zabalak eta hosto txiki askotakoak, oin biribil ezkatatsu batean kokatuak. Marrubiaren antzeko fruitu gorri leuna ematen du, jateko ona baina dituen arantzengatik eta landarean bertan heldu behar duelako saltzeko eragozpen handiak dituena.  v  Delako landarearen fruitua.