Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Indo

Txina, India eta Pakistango ibaia. 3.180 km luze da, munduko luzeenetakoa. Kailas mendietako hormaguneetan sortzen da, Tibet aldean. Tibetetik Katxemirara doa; handik hegoalderantz itzuli, Gilgit eta Hunzaraino, eta azkenik Arabiako itsasoan isurtzen du bere ura. Mendietan ur lasterrak ugariak dira; Attok-etik gertu Kabul ibaiarekin bat egiten du, hura Afganistandik datorrela. Alde horretan ontziz ibiltzeko aukera ematen du. Aurrerago Punjab-eko lurraldean bost ibairen urak bereganatzen ditu: Sutlej, Beas, Ravi, Chenab eta Jhelum. Ibaiaren deltak 7.770 km2 ditu. Ureztatze lanetan garrantzi handia du Indo ibaiak.