Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Illinois

Estatu Batuetako ibaia, Illinois estatuan. Mississippi ibaiaren adarra (Grafton hirian egiten dute bat). 440 km luze. Ubide batek luzatzen du Chicagoraino, eta Michigan aintzirarekin lotzen. Ibilbide guztia egin daiteke ontziz (eta, Mississippi ibaiaren bidez, Mexikoko golkorainokoa), baina neguan eten egiten da garraio mota hori.