Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Imai, Tadashi

Japoniar zinemagilea (Tokio, 1912). Alderdi komunistan sartu zen gaztetan, Tokioko unibertsitatean zegoenean. 1935ean ikasketak utzi eta Kyotora joan zen zineman lan egitera, han Tamizo Ishida zinemagilearen laguntzaile izan zen eta geroago Nobuo Nakagawarena. 1939an egin zuen lehen filma: Humazo heigakko (Numazuko itsasarmadako akademia). Bigarren Mundu Gerran giro militarreko filmak egin zituen; aipagarriena, Kakka (Jenerala, 1940). Gerra ostean, 1945ean, alderdi komunistean sartu zen berriro eta demokraziaren alde egin zuen bere lanetan. Film aipagarriak: Oraindik bizi gara (1951), Lilien dorrea (1953), Ilunpea eguerdian (1956).