Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iglesias Garrigos, Juan

Bizkaitar militante sozialista (Bilbo, 1915). Gerra Zibilean hiltzera kondenatu zuten, baina bizitza guztiko kartzela zigorra ezarri zioten ondoren. 1938. urtean, Iruñeko San Kristobal espetxetik ihes egitea lortu zuen eta beso bat galdu zuen ihesaldian. UGT eta alderdi sozialista berregituratzen saiatu zen, baina Frantziara jo behar izan zuen 1947. urtean. Erbesteko Eusko Jaurlaritzako kontseilaria izan zen 1963tik aurrera. Bizkaira itzuli zen Franco hil ondoren. Euskal Kontseilu Nagusiko lan kontseilaria (1978-1979) eta PSE-PSOE alderdiko lehendakaria izan zen 1977-1982 bitartean.