Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ibero Erquicia, Ignacio

Gipuzkoako arkitektoa (Azpeitia, 1684 - Azpeitia, 1766). Francisco Iberoren aita, obra ugari egin zituen semearekin batera: Elgoibarko parrokia elizako dorrea, Donostiako Santa Maria elizako fatxada, Azpeitiko parrokiako ataria eta Loiolako jesuiten ikastetxea eta eliza. Erretaulak ere egin zituen (Bilboko San Nikolas eliza, Azkoitiko klaratarren eliza eta Zornotzako Andra Mari eliza).