Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iberiar Penintsula

Europako hego-mendebaleko penintsula, kontinente horretako hegoaldeko penintsularik zabalena. 581.600 km2. Espainiako eta Portugalgo estatuetako nazioak (Galizia, Portugal, Espainia, Hego Euskal Herria, Hego Katalunia) hartzen ditu bere barnean. Mugak: iparraldean, Kantauri itsasoa eta Pirinio mendiak; hegoaldean, Mediterraneo Itsasoa eta Atlantiko Ozeanoa, Ipar Afrikatik hurbil; ekialdean, Itsaso Mediterraneoa, eta mendebalean, Ozeano Atlantikoa. Pirinioetako mendiek lotzen dute Iberiar Penintsula Europarekin eta itsasarte estu batek bereizten du Afrikako kontinentetik. Roca lurmuturra da, Portugaleko hego-mendebaleko muturrean, Europako mendebaleko punturik aurreratuena.