Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ibarra

Ekuadorreko hiria, Imbabura probintziako hiriburua. 111.611 biztanle (1990). Chota ibaiaren sakonunean dago, itsas mailatik 2.300 metrotara. Klima tropikala du. Lur emankorra da: fruitu arbolak, kaina, artoa, kafea, kotoia, barazkiak eta larrea (abere hazkuntza). Marmola, agata eta gatza ustiatzen dira. Turismoa erakartzen duen leku ikusgarri asko ditu: Molinesko ur-jauzia eta Yahurcochako aintzira, besteak beste. Cristóbal Torre arma-gizon espainiarrak eraiki zuen 1606an eta Miguel de Ibarraren, Quitoko gobernariaren deitura eman zion. Lurrikara batek suntsitu zuen 1868an.