Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ibarra, Juan de

(Juan de Alava deitua). Arabako arkitektoa (Araba, XV. m. - Salamanca, 1537). Euskal Herritik kanpora egin zuen lan batez ere. Estilo gotikoaren tradizioan moldatua izan bazen ere, Errenazimentuko berrikuntza batzuk erabili zituen bere obra garrantzitsuetan: Compostelako Santiagoko katedraleko kalostra (1510); Plasenciako katedral berria (1521); Salamancako Irlandarren Ikastetxea (1524), katedral berria (1524tik aurrera) eta San Estebango komentua, eta Compostelako Santiagoko Fonseca ikastetxea (1532-1534).